Fernando Morillo idazlearekin solasean.
Duela aste batzuk, DBH ko 2. kurtsoko ikasleek "Dorretxe zaharreko misterioa" irakurri zuten. Liburuari buruz mintzatzera Fernando Morillo egilea etorri zen liburutegira.
Fernando Morillok oso gogoko du idaztea eta nabaritzen da; ilusio handia transmititzen du bere lanari buruz hitz egiten duenean. Horregatik, oso saio atsegina izan zen.
Morillok (Azpeitia, 1974) filosofia eta fisika ikasten dihardu eta sariketa ugari bereganatu ditu alor desberdinetan. Gazte literaturan hainbat eleberri kaleratu ditu: "Bila nazatela", "Sexu egunsentiak", "Bihotz nahasiak", "Izar-malkoak"...
Bere lanari buruz gehiago jakin nahi baduzu, bere web-orrian ("Zientzia eta Fikzioa") informazio-piloa aurkituko duzu, baita argazkiak ere (hemen egindakoak barne!):
Fernando Morilloren web-orria: www.fernandomorillo.eu
Argazkiak hemen