Usted está aquí: Inicio Presencia escolapia Tolosa Filipinasen aldeko Elkartasun Kanpaina : es : eu :
Acciones de Documento

Filipinasen aldeko Elkartasun Kanpaina

Última modificación 19/03/2008 20:06

Tolosako Hirukide ikastetxean eta Itaka-Eskolapioak Fundazioaren laguntzaz Filipinasen aldeko Elkartasun Kanpaina garatu dugu azken bi aste hauetan.

Filipinasen aldeko Elkartasun Kanpaina

Elkartasun kanpaina

 
Tolosako Hirukide ikastetxean eta Itaka-Eskolapioak Fundazioaren laguntzaz Filipinasen aldeko Elkartasun Kanpaina garatu dugu azken bi aste hauetan.

Aurtengo arduradun nagusiak Sendotzen-II (batxilergoko 2. mailakoak) taldekoak ziren eta bai benetan bete dituztela beren eginbeharrak. Buru ta belarri ibili dira milaka gauza antolatzen: kartelak, pankarta, proiektuaren eta Fundazioaren aurkezpena, bigarren hezkuntzako jaialdia, lehen hezkuntzako askari solidarioa, etabar...

DBH4ko taldekoei esker txapak ere egin eta saldu dira kanpainaren alde.

Beti bezala ere ikusgarria eta azpimarratzekoa Pastoral Taldetik egin duten lana eta izan duten dedikazioa bai bigarren hezkuntzan baita ere haur eta lehen hezkuntzan. Aipagarria baita ere Haur Eskolatik izan dugun laguntza eta lana.

Benetan lagungarria ere bai, Mark eskolapio filipinarraren presentzia eta testimonioa: bigarren hezkuntzako maila guztietako ikasleei hitz egin zien, osteguneko kafe-kontzertuan ere egin zuen proiektuaren aurkezpena eta ostiraleko jaialdian laguntzen egon zen denbora guztian.

Jende asko inplikatu egin da lan guztian.

Oraindik azkeneko diru ekarpenak ematen ari dira eta hori dena ikusita egingo dugu guztiaren balantzea.

Momentuz, argazki batzuekin uzten zaituztegu...

Argazki gehiago ikusi ahal izateko...:

http://www.hirukide.org/antbuspre.asp?Cod=3122&nombre=3122&orden=False


Hecho con Plone CMS, el Sistema de Gestión de Contenidos de Fuentes Abiertos

Este sitio cumple con los siguientes estándares:

Herramientas Personales